XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Jugurtak Erroman areriotzat
4. Gainontzeko ordezkariengana ere bide beretik hurbildu eta gehienak bereganatu zituen: gutxik izan zuten ohorea dirua baino maiteago.
5. Lurrik onenak eta gizon gehien dituen Mauritaniaren hurreneko Numidiaren zatia eman zioten banaketan Jugurtari, eta bestea hartu zuen Aderbalek, benetan baino itxuraz aberatsagoa, portu eta eraikuntza gehiago dituena.
XVII. 1. Badirudi Afrikako ingurunea hitz gutxitan azaltzea eta gurekin gerra zein adiskidetasun hitzarmena izan zuten herrialdeak aipatzea eskatzen duela gaiaren hariak.
2. Baina ez da erraza izango beroa nahiz malkar edota basamortuengatik jende gutxi dabilen lekuez gauza ziurrik esatea.
Eta ahal dezadan gutxien luzatuko naiz gainontzekoarekin.
3. Heren bat egotzi zioten Afrikari geografo gehienek lurbiraren zatiketan; bakarrik Asia eta Europa daudela, eta Europan Afrika, gutxi batzuek uste zuten